viernes, 15 de enero de 2016

Zaraitzuera


NON HITZ EGITEN DA?

Zaraitzuko euskalkia hitz egin zen XX.mendera arte zenbait herrietan. Zoritxarrez, euskalki hau desagertu egin zen. Bere desagertzea ibarraren hegoaldetik hasi egin zen eta iparraldean bukatu zen. Dialekto hau hitz egiten zuten azken herriek Ochagavia, Escároz eta Jaurrieta izan ziren. 

Sailkapenei dagokionez, Bonaparteren sailkapena behenafarreran sartu zuten, bere linguistika oso handia baimendu izan arren. Beste alde batetik, Koldo Zuazoren sailkapenean zaraitzuera ekialdeko nafarroan sartzen du.

HISTORIA ETA LITERATURAREN ERABILERA

Nahiz eta XIX. mendean hasi zen linguistikaren ordezkapena, 1904an jadanik zarautzeraz mintzatzen zen.Literatur produkzioa euskalki honetan oso txiroa izan da. Lehen esan dugun moduan, nabarmenenak erlijioarekin zerikusia dutenak izan dira. Hala ere, zentzu honetan erlijiosoak bikainak izan dira eta guztien artean F. Garralda bereizten da.
Bestaldetik, azken urteotan zenbait lan aurkeztu izan dira euskalki honi buruz:  
Bonaparte ondareko eskuzkribuak
Zaraitzuko hiztegia
Zaraitzuko uskarara: zaraitzuera ikasteko liburua

Gartxot-en kondaira

ARGUMENTUA:
XII. mendearen hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutenean, beren abade-etxean nahi zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatu ahal izateko. Gartxotek, berriz, ez zuen onartu bere semea galtzea eta abade-etxetik Itzalzuko mendietara izkutatzeko eraman zuen. Zaraitzuko jaunak agindu zuenez, soldaduek preso hartu zituzten aita eta semea. Haurra fraideen eskuetan erortzea ez zuenez jasan, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatu zuten. Kondena haren ondorioz, bost urtez atxilotu zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorretamendian eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoan gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin.

 PROTAGONISTA: 
Gartxot: oso garrantzitsua izan zen bere herriarentzat bertsolaria izateagatik, herria zoriontsu edo pozik jartzen zuelako haren bertsoekin. Herriz herritik joaten zen, belaunaldiz belaunaldi bertsoak abesten bere semearekin. Fisikoki oso indartsua. Eta psikologikoki oso azkarra eta burutsua zen.


PERTSONAIAK:
  • Mikelot: Gartxoten semea, bere aita bezala, bertsolaria izan nahi zuen. Oso gaztetik oso ondo abesten zekienez, fraideek harrapatu nahi zuten elizan abesteko. Mikeloten aipagarriena bere ile urdina zen.
  • Xune: Mikeloten lagunmina.
  • Erregea: bidezkoa zena ikusi nahi zuen eta oso arduratsua zen.
  • Orreagaren fraidea: ez zitzaion inporta bere herria baizik eta, katedral handiena eta hoberena bere menpean egitea.
  • Gartxoten lagunmina: Bere nahiak lortzeko lan egiten zuen
MEZUA:
Euskera zabaltzea zen haien helburua, baina ez zen helburu bakarra, beren kultura mito baten moduan ezagutzera ematea nahi zuten belaunaldiz belaunaldi haien bertsoak ahoz zabalduz.

DONE JAKUE BIDEA:
Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. 

GARAI HISTORIKOA:
Gartxot, XI. mendean bizi zen eta Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta izan zen. Seme bat zeukan, Mikelot izenekoa. Bere lanbidea kondairak abestea zen.